Joan
Kapituluak 13:1-8
Elizen Arteko Biblia
1Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen.
2-3Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela,
4mahaitik jaiki, soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen.
5Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen.
6Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion:—Jauna, zuk niri oinak garbitu?
7Jesusek erantzun zion:—Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu.
8Pedrok, berriro:—Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko.Jesusek erantzun:—Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango.