Joan
Kapituluak 13:15-21
Elizen Arteko Biblia
15Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen.
16«Bene-benetan diotsuet: Ez da morroia nagusia baino handiago, ezta bidalia ere bidaltzailea baino handiago.
17Ulertzen duzue hau, ezta? Bada, zorionekoak izango zarete, betetzen baduzue.
18«Ez naiz zuek guztiotaz ari; badakit, bai, zein aukeratu ditudan, baina bete beharra du Liburu Santuak dioen honek: Neure mahaikide nuena kontra altxatu zait.
19Aurrez, gertatu baino lehen, esaten dizuet, gerta dadinean, ni naizena naizela sinets dezazuen.
20Bene-benetan diotsuet: Nik bidalia onartzen duenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali ninduena onartzen du».
21Hori esanik, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien: «Bene-benetan diotsuet: Zuetako batek salduko nau».