Joan
Kapituluak 13:20-26
Elizen Arteko Biblia
20Bene-benetan diotsuet: Nik bidalia onartzen duenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali ninduena onartzen du».
21Hori esanik, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien: «Bene-benetan diotsuet: Zuetako batek salduko nau».
22Ikasleak elkarri begira hasi ziren, zeinetaz ari ote zen asmatu ezinik.
23Ikasleetako bat, Jesusek gehien maite zuen hura, beraren ondoan zegoen mahaian.
24Simon Pedrok hari keinu egin zion, zeinetaz mintzo zen galdegiteko adieraziz.
25Eta hark, burua Jesusen bular gainean jarriz, galdegin zion:—Jauna, zein da?
26Jesusek erantzun zion:—Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da.Eta ogi-puska bat bustiz, Simon Iskarioteren seme Judasi eman zion.