Joan
Kapituluak 13:27-33
Elizen Arteko Biblia
27Ogi-puska hartu bezain laster, Satanas sartu zen haren barrura. Orduan, Jesusek esan zion: «Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen».
28Mahaikideetako inork ez zuen ulertu zergatik esan zion hori.
29Judasek diru-poltsaren ardura zuenez, jairako behar zena erosteko edota pobreei zerbait emateko esan ziola uste izan zuen zenbaitek.
30Judasek ogi-puska hartu eta berehala alde egin zuen. Gaua zen.
31Judas irten zenean, esan zien Jesusek: «Oraintxe azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena.
32Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera.
33«Semetxook, ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Nire bila ibiliko zarete, baina juduei esan niena bera diotsuet zuei ere: ni noan tokira zuek ezin zarete joan.