Joan
Kapituluak 13:32-38
Elizen Arteko Biblia
32Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera.
33«Semetxook, ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Nire bila ibiliko zarete, baina juduei esan niena bera diotsuet zuei ere: ni noan tokira zuek ezin zarete joan.
34Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.
35Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean».
36Simon Pedrok galdetu zion Jesusi:—Jauna, nora zoaz?Jesusek erantzun zion:—Ni noan tokira zuk ezin orain niri jarraitu; geroago bai, jarraituko didazu.
37Pedrok, berriro:—Jauna, zergatik ezin dizut jarraitu orain? Neure burua emango dut zuregatik.
38Jesusek erantzun zion:—Niregatik zeure burua emango duzula? Bene-benetan esaten dizut: Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu.