7 halere, egia diotsuet: Hobe da zuentzat ni joatea; izan ere, joaten ez banaiz, ez zaizue etorriko Laguntzailea; joaten banaiz, ordea, bidali egingo dizuet.
8 Hura etortzean, bekatu, zuzentasun eta epaiari buruz oker dagoela erakutsiko dio munduari:
9 bekatuari buruz, niregan sinesten ez duelako;
10 zuzentasunari buruz, Aitarengana noalako, zuen artetik desagertuz;
11 epaiari buruz, mundu honetako buruzagia jadanik gaitzetsia dagoelako.
12 «Badut oraindik hamaika gauza esateko, baina oraingoz ez zarete gauza ondo ulertzeko.
13 Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue.