4 Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien:—Noren bila zatozte?
5 Erantzun zioten:—Jesus Nazaretarraren bila.Hark, orduan:—Neu naiz.Han zen guardiekin Judas saltzailea ere.
6 Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren.
7 Berriro galdegin zien Jesusek:—Noren bila zatozte?Haiek erantzun:—Jesus Nazaretarraren bila.
8 Eta Jesusek:—Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten.
9 Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu».
10 Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena.