4 Atera zen berriro ere Pilato eta esan zien:—Hara, kanpora dakarkizuet, jakin dezazuen gizon hau kondenatzeko arrazoirik ez dudala aurkitzen.
5 Orduan, Jesus kanpora irten zen arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala. Pilatok esan zien:—Hemen duzue gizona!
6 Ikusi zutenean, apaizburuak eta guardiak oihuka hasi ziren:—Gurutzera, gurutzera hori!Pilatok esan zien:—Eraman zeuek eta gurutziltzatu; nik ez dut gizon hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen.
7 Judu-agintariek ihardetsi zioten:—Guk badugu lege bat, eta lege horren arabera heriotza-zigorra merezi du, Jainkoaren semetzat jo baitu bere burua.
8 Hori entzutean, are gehiago beldurtu zen Pilato.
9 Berriro jauregira sartu eta galdetu zion Jesusi:—Nongoa zara zu?Jesusek, ordea, ez zion erantzun ere egin.
10 Orduan, Pilatok esan zion:—Ez didazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dudana zu askatzeko ala gurutziltzatzeko?