16 Jesusek esan zion:—Maria!Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:—Rabbuni! (hau da, Maisu).
17 Jesusek esan zion:—Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana.
18 Magdalako Mariak joan eta ikasleei berri hau eman zien: «Jauna ikusi dut». Eta hark esana kontatu zien.
19 Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».
20 Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean.
21 Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet».
22 Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua.