Joan
Kapituluak 3:33-36
Elizen Arteko Biblia
33Haren testigantza onartzen duenak, Jainkoak egia dioela baieztatzen du.
34Izan ere, Jainkoak bidaliak hitz egitean, Jainkoak berak hitz egiten du, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua.
35Aitak Semea maite du, eta haren esku jarri du dena.
36Semearengan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semearengan sinetsi nahi ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren zigorra du bere gain».