6 Gizakiagandik berez jaioa gizaki da, Espiritutik jaioa espiritu.
7 Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako.
8 Haizeak edonondik jotzen du; entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaioarekin.
9 Nikodemok galdegin zion:—Nola gerta daiteke hori?
10 Jesusek erantzun:—Eta zuk, Israelen maisu izanik, ez dakizu hori?
11 Bene-benetan diotsut: Dakiguna esaten dugu guk, eta ikusi duguna aitortzen; baina zuek ez duzue gure testigantza onartzen.
12 Nik lurreko gauzak esatean sinesten ez badidazue, nola sinetsiko didazue zerukoak esatean?