7 Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako.
8 Haizeak edonondik jotzen du; entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaioarekin.
9 Nikodemok galdegin zion:—Nola gerta daiteke hori?
10 Jesusek erantzun:—Eta zuk, Israelen maisu izanik, ez dakizu hori?
11 Bene-benetan diotsut: Dakiguna esaten dugu guk, eta ikusi duguna aitortzen; baina zuek ez duzue gure testigantza onartzen.
12 Nik lurreko gauzak esatean sinesten ez badidazue, nola sinetsiko didazue zerukoak esatean?
13 «Ez da inor zerura igo, zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea.