Joan
Kapituluak 4:1-6
Elizen Arteko Biblia
1Jakin zuten fariseuek Joanek baino ikasle gehiago egin eta jende gehiago bataiatzen zuela Jesusek,
2nahiz eta bataiatu, ez zuen Jesusek berak bataiatzen, haren ikasleek baino.
3Jesus, hori jakitean, Judea utzi eta Galileara joan zen berriro.
4Bere ibilbidean Samarian zehar iragan beharra zuen.
5Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil.
6Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen.