14 nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.
15 Orduan, emakumeak:—Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan.
16 Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona.
17 Emakumeak erantzun:—Ez dut senarrik.Eta Jesusek:—Ongi diozu ez duzula senarrik;
18 bost izan dituzu, eta oraingoa ez duzu senarra; horretan egia diozu.
19 Emakumeak esan zion:—Jauna, profeta zarela ikusten dut.
20 Gure gurasoek mendi honetan eman zioten kultu Jainkoari; zuek, juduok, berriz, Jerusalemen eman behar zaiola diozue.