Joan
Kapituluak 4:15-21
Elizen Arteko Biblia
15Orduan, emakumeak:—Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan.
16Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona.
17Emakumeak erantzun:—Ez dut senarrik.Eta Jesusek:—Ongi diozu ez duzula senarrik;
18bost izan dituzu, eta oraingoa ez duzu senarra; horretan egia diozu.
19Emakumeak esan zion:—Jauna, profeta zarela ikusten dut.
20Gure gurasoek mendi honetan eman zioten kultu Jainkoari; zuek, juduok, berriz, Jerusalemen eman behar zaiola diozue.
21Jesusek esan zion:—Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena.