Joan
Kapituluak 4:16-22
Elizen Arteko Biblia
16Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona.
17Emakumeak erantzun:—Ez dut senarrik.Eta Jesusek:—Ongi diozu ez duzula senarrik;
18bost izan dituzu, eta oraingoa ez duzu senarra; horretan egia diozu.
19Emakumeak esan zion:—Jauna, profeta zarela ikusten dut.
20Gure gurasoek mendi honetan eman zioten kultu Jainkoari; zuek, juduok, berriz, Jerusalemen eman behar zaiola diozue.
21Jesusek esan zion:—Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena.
22Zuek, samariarrok, ez dakizue zer adoratzen duzuen; guk badakigu zer adoratzen dugun, salbamena juduongandik baitator.