Joan
Kapituluak 4:23-29
Elizen Arteko Biblia
23Baina badator ordua —hobeto esan, heldu da—, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi du Aitak.
24Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.
25Emakumeak esan zion:—Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula.
26Jesusek esan zion:—Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.
27Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.
28Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari:
29«Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»