Joan
Kapituluak 4:26-32
Elizen Arteko Biblia
26Jesusek esan zion:—Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.
27Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.
28Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari:
29«Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»
30Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.
31Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion ikasleak, esanez:—Maisu, jan zerbait.
32Baina berak esan zien:—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.