Joan
Kapituluak 4:27-33
Elizen Arteko Biblia
27Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.
28Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari:
29«Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»
30Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.
31Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion ikasleak, esanez:—Maisu, jan zerbait.
32Baina berak esan zien:—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.
33Ikasleek galdetu zioten elkarri:—Norbaitek ekarri ote dio jatekoa?