Joan
Kapituluak 4:3-10
Elizen Arteko Biblia
3Jesus, hori jakitean, Judea utzi eta Galileara joan zen berriro.
4Bere ibilbidean Samarian zehar iragan beharra zuen.
5Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil.
6Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen.
7-8Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion:—Emadazu edaten.
9Orduan, emakume samariarrak esan zion:—Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik).
10Jesusek erantzun zion:—Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke.