Joan
Kapituluak 4:30-36
Elizen Arteko Biblia
30Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.
31Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion ikasleak, esanez:—Maisu, jan zerbait.
32Baina berak esan zien:—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.
33Ikasleek galdetu zioten elkarri:—Norbaitek ekarri ote dio jatekoa?
34Jesusek esan zien:—Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.
35Ez al duzue esaten zuek: «Lau hilabete barru uztaroa dugu?» Horra, bada, nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soroak, uztarako horituak.
36Dagoeneko igitaria bere saria hartzen ari da, eta betiko bizirako fruitua jasotzen, nola ereilea, hala igitaria, biak poz daitezen.