Joan
Kapituluak 4:32-38
Elizen Arteko Biblia
32Baina berak esan zien:—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.
33Ikasleek galdetu zioten elkarri:—Norbaitek ekarri ote dio jatekoa?
34Jesusek esan zien:—Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.
35Ez al duzue esaten zuek: «Lau hilabete barru uztaroa dugu?» Horra, bada, nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soroak, uztarako horituak.
36Dagoeneko igitaria bere saria hartzen ari da, eta betiko bizirako fruitua jasotzen, nola ereilea, hala igitaria, biak poz daitezen.
37Honetan bai betetzen dela esaera: «Batek erein, bestek uzta bildu».
38Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen duzue haien nekearen fruitua.