Joan
Kapituluak 4:38-44
Elizen Arteko Biblia
38Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen duzue haien nekearen fruitua.
39Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik: «Egin dudan guztia esan dit».
40Beraz, samariarrek, Jesusengana etorri zirenean, beraiekin gelditzeko eskatu zioten Jesusi, eta bi egunez egon zen han.
41Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten,
42eta emakumeari esaten zioten: «Orain ez dugu zure esanarengatik bakarrik sinesten; geuk entzun dugu, eta badakigu, egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea».
43Bi egunen buruan, handik irten eta Galilearantz jarraitu zuen.
44Jesusek berak aitortua zuen profeta ez dutela bere herrian aintzat hartzen.