Joan
Kapituluak 4:45-51
Elizen Arteko Biblia
45Halere, Galileara iritsi zenean, galilearrek harrera ona egin zioten. Izan ere, Jerusalemen izanak ziren beraiek ere Pazko-jaietan, eta ikusia zuten Jesusek orduan egindako guztia.
46Jesus Galileako Kanara joan zen berriro, ura ardo bihurtu zuen herrira. Bazen han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik zuena.
47Funtzionarioak, Jesus Judeatik Galileara heldu zela jakitean, harengana jo eta bere semea sendatzera Kafarnaumera jaisteko eskatu zion, hilzorian zegoela eta.
48Jesusek erantzun zion:—Mirariak eta egintza harrigarriak ikusten ez badituzue, ez duzue sinesten.
49Baina errege-funtzionarioak, berriro:—Jauna, zatoz, arren, nire haurra hil baino lehen.
50Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, semea onik duzu eta.Gizonak sinetsi egin zuen Jesusek esandakoa eta joan egin zen.
51Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera.