Joan
Kapituluak 4:46-52
Elizen Arteko Biblia
46Jesus Galileako Kanara joan zen berriro, ura ardo bihurtu zuen herrira. Bazen han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik zuena.
47Funtzionarioak, Jesus Judeatik Galileara heldu zela jakitean, harengana jo eta bere semea sendatzera Kafarnaumera jaisteko eskatu zion, hilzorian zegoela eta.
48Jesusek erantzun zion:—Mirariak eta egintza harrigarriak ikusten ez badituzue, ez duzue sinesten.
49Baina errege-funtzionarioak, berriro:—Jauna, zatoz, arren, nire haurra hil baino lehen.
50Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, semea onik duzu eta.Gizonak sinetsi egin zuen Jesusek esandakoa eta joan egin zen.
51Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera.
52Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien. Eta haiek erantzun:—Atzo eguerdiko ordu batean alde egin zion sukarrak.