Joan
Kapituluak 4:48-54
Elizen Arteko Biblia
48Jesusek erantzun zion:—Mirariak eta egintza harrigarriak ikusten ez badituzue, ez duzue sinesten.
49Baina errege-funtzionarioak, berriro:—Jauna, zatoz, arren, nire haurra hil baino lehen.
50Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, semea onik duzu eta.Gizonak sinetsi egin zuen Jesusek esandakoa eta joan egin zen.
51Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera.
52Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien. Eta haiek erantzun:—Atzo eguerdiko ordu batean alde egin zion sukarrak.
53Ohartu zen aita ordu hartan esan ziola Jesusek: «Onik duzu semea», eta sinetsi egin zuten Jesusengan berak eta etxeko guztiek.
54Bigarren mirarizko seinale hau Judeatik Galileara itzultzean egin zuen Jesusek.