45 Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren. Hauek galdetu zieten:—Zergatik ez duzue ekarri?
46 Guardiek erantzun zieten:—Ez du sekula inork horrek bezala hitz egin.
47 Orduan, fariseuek:—Zuek ere engainatu al zaituzte?
48 Sinetsi ote du harengan buruzagi edo fariseuetakoren batek ere?
49 Baina legea ezagutzen ez duen jendaila hau madarikatua dago.
50 Nikodemok, fariseuetako batek, behinola Jesusengana joan zenak, esan zien:
51 —Zilegi ote dugu geure legearen arabera inor gaitzestea, aldez aurretik berari entzun eta zer egin duen jakin gabe?