27 Baina ez ziren jabetu Aitaz mintzo zitzaiela.
28 Esan zien, bada, Jesusek:—Gizonaren Semea jasoko duzuenean, orduan konturatuko zarete naizena naizela ni, eta ez dudala neurez ezer egiten, baizik eta Aitari ikasia bakarrik esaten dudala.
29 Neurekin dut bidali nauena; ez nau, ez, bakarrik utzi, hark atsegin duena egiten baitut beti.
30 Gauzok esan zituenean, askok sinetsi zuten harengan.
31 Orduan, esan zien Jesusek sinetsi zioten juduei:—Nire mezuan tinko irauten baduzue, zinez nire ikasle izango zarete;
32 horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte.
33 Erantzun zioten:—Gu Abrahamen hazikoak gara, eta ez gara inoiz inoren esklabo izan. Nola diozu aske izango garela?