44 Zuek deabrua duzue aita, harenak zarete, eta zeuen aitaren gogoa nahi duzue egin. Hura hiltzaile izan da hasieratik, eta egian oinarritua ez dagoenez, ez du sekula egiarik esaten. Gezurra dioenean, bere-berea duenetik ari da, gezurti baita, eta gezurraren aita.
45 Niri, berriz, egia diodalako, ez didazue sinesten.
46 Ea zuetariko zeinek aurpegiratzen didan bekaturik! Baina egia badiot, zergatik ez didazue sinesten?
47 Jainkoarena denak onartzen du Jainkoak irakatsia; zuek ez duzue onartzen, Jainkoarenak ez zaretelako.
48 Orduan, judu haiek erantzun zioten:—Ez al dugu arrazoi samariarra zarela eta deabruaren menpe zaudela esatean?
49 Jesusek erantzun zien:—Ni ez nago deabruaren menpe; nik neure Aita ohoratzen dut, eta zuek ni desohoratzen;
50 baina ni ez naiz neure ohoreaz arduratzen; beste bat arduratzen da horretaz, eta hark du epaitzeko ahalmena.