6 Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.
7 Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:—Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.
8 Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen.
9 Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.
10 Jesusek zutitu eta esan zion:—Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?
11 Hark erantzun:—Inork ere ez, Jauna.Orduan, Jesusek:—Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)
12 Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro:—Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.