32 Egundaino ez dugu entzun itsu jaiotako bati inork begiak ireki dizkionik.
33 Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin.
34 Haiek erantzun zioten:—Goitik beheraino bekatari jaio zinen, eta zu guri irakatsi nahian?Eta elkartetik kanpora bota zuten.
35 Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdetu zion:—Sinesten duzu Gizonaren Semearengan?
36 Hark erantzun:—Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan.
37 Jesusek esan zion:—Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da.
38 Orduan, Jesusen aurrean ahuspeztu eta esan zion:—Sinesten dut, Jauna.