26 Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.
27 «Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak.
28 «Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.
29 Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;
30 eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama».