1 Egun batez, Jesus etxetik atera eta aintzira-ertzean eseri zen.
2 Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, txalupa batera igo eta eseri egin zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen.
3 Eta luze hitz egin zien parabola bidez. Honela mintzatu zitzaien: «Atera zen behin ereilea hazia ereitera.
4 Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten.