2 Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, txalupa batera igo eta eseri egin zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen.
3 Eta luze hitz egin zien parabola bidez. Honela mintzatu zitzaien: «Atera zen behin ereilea hazia ereitera.
4 Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten.
5 Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian; eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen;
6 baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu.
7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, haztean, ito egin zuten hazia.
8 Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar.