46 Balio handiko bat aurkitzen duenean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten du.
47 «Jainkoaren erregetzarekin, uretara botatzen den eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da.
48 Betea denean, bazterrera ateratzen dute; gero, eseri eta onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen.
49 Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte,
50 eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han».
51 —Ulertu al duzue hau guztia? —galdetu zien Jesusek ikasleei.—Bai —erantzun zioten.
52 Hark esan zien:—Beraz, Jainkoaren erregetzaren jakinduriaz jantzia dagoen lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da.