5 Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian; eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen;
6 baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu.
7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, haztean, ito egin zuten hazia.
8 Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar.
9 Ulertzeko gauza denak uler beza».
10 Ondoratu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdegin zioten:—Zergatik hitz egiten diezu parabola bidez?
11 Jesusek erantzun zien:—Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; horiei, ordea, ez.