8 Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar.
9 Ulertzeko gauza denak uler beza».
10 Ondoratu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdegin zioten:—Zergatik hitz egiten diezu parabola bidez?
11 Jesusek erantzun zien:—Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; horiei, ordea, ez.
12 Izan ere, duenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; ez duenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio.
13 Hona zergatik hitz egiten diedan parabola bidez: begiratu bai, baina ikusten ez dutelako; entzun bai, baina ez aditzen, ez ulertzen ez dutelako.
14 «Horrela, Isaias profetak esana betetzen da horiengan:«Entzungo duzue, bai, baina ulertu ez; ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez.