1 Garai hartan, Herodes Galileako gobernariak Jesusen berri jakin zuen,
2 eta bere zerbitzariei esan zien: «Joan Bataiatzailea da! Hildakoen artetik piztu da, eta horregatik dauka mirariak egiteko ahalmen hori».
3 Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta loturik kartzelan sartua zuen, Herodias zela eta (Herodias Herodesen anaia Feliperen emaztea zen).
4 Honela esaten baitzion Joanek Herodesi: «Ez zaizu zilegi Herodias emaztetzat edukitzea».