8 Neskatxak, bere amaren aholkuari jarraituz, esan zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».
9 Goibel jarri zen erregea, baina, mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, eskatua emateko agindu zuen,
10 eta Joani lepoa moztu zioten kartzelan.
11 Azpil batean burua ekarri eta neskatxari eman zioten, eta honek amari.
12 Joanen ikasleek haren gorpua jasotzera etorri eta lur eman zioten; gero, Jesusi berri ematera joan ziren.
13 Horren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten.
14 Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien.