11 Jesusek erantzun zien:—Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu.
12 Baina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere.
13 Orduan, Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela jabetu ziren ikasleak.
14 Jendearengana itzuli zirenean, gizon bat ondoratu zitzaion Jesusi eta, aurrean belaunikatuz,
15 esan zion:—Jauna, erruki zaitez nire semeaz; epileptikoa da eta gorriak ikusten ari da: maiz erortzen da sutara eta uretara.
16 Zure ikasleei ekarri diet, baina ezin izan dute sendatu.
17 Jesusek esan zien:—Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.