1 «Izan ere, Jainkoaren erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen.
2 Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak.
3 «Goizeko bederatziak aldera berriro atera zen eta, beste batzuk plazan lanaren zain ikusirik,
4 esan zien: “Zoazte zuek ere nire mahastira, eta ordainduko dizuet bidezko dena”.
5 Eta haiek ere joan egin ziren.«Atera zen berriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin zuen.
6 «Arratsaldeko bostak aldera ere atera zen eta, bertan batzuk geldi aurkiturik, esan zien: “Zertan zaudete hemen egun osoan lanik egin gabe?”
7 Erantzun zioten: “Ez gaitu inork lanerako hartu”. Hark, orduan: “Zoazte zuek ere nire mahastira”.