27 Azkenik, hil zen emakumea ere.
28 Piztuerakoan, zazpietako zeinen emazte izango da, denena izana baitzen?
29 Jesusek erantzun zien:—Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen.
30 Izan ere, piztuerakoan ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak.
31 Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Jainkoak berak esan zizuena:
32 Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz? Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik.
33 Entzuten zegoen jendea haren irakaspenaz txunditurik zegoen.