5 Baina gonbidatuek ez zuten jaramonik egin: bata bere sorora joan zen, bestea bere negozioetara,
6 eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin zituzten.
7 Sumindu egin zen erregea eta, soldaduak bidaliz, hil egin zituen giza hiltzaile haiek eta su eman herriari.
8 Gero, bere morroiei esan zien: “Ezteiak prest daude, baina gonbidatuak ez ziren gai.
9 Zoazte, bada, bidegurutzeetara eta deitu ezteietara aurkitu ahala guztiak”.
10 Atera ziren morroiak bideetara eta aurkituriko guztiak bildu zituzten, on nahiz gaizto. Eztei-gela bazkaltiarrez bete zen.
11 Erregeak, bazkaltiarrak ikustera sartu zenean, eztei-jantzirik gabe zegoen bat ikusi zuen,