15 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Norbait juduberri egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate eta, egin duzuenean, zeuek baino gaiago bihurtzen duzue infernurako!
16 «Ai zuek, gidari itsuok! Honela irakasten duzue: “Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”.
17 Zoro itsuok halakook! Zer da handiago, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua?
18 Beste hau ere irakasten duzue: “Aldareagatik zin egiteak ez du baliorik; aldare gaineko opariagatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”.
19 Itsuok halakook! Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea?
20 Aldareagatik zin egiten duenak, aldareagatik eta gainean dagoen guztiarengatik egiten du zin;
21 tenpluarengatik zin egiten duenak, tenpluarengatik eta bertan bizi den Jainkoarengatik egiten du zin;