2 «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute.
3 Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez.
4 Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi.
5 Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan;
6 gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak;
7 gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea.
8 Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete.