24 Gidari itsuok! Eltxoa iragazten duzue eta gamelua irensten!
25 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gutiziaz gainezka beterik dauden bitartean!
26 Fariseu itsu hori! Garbi ezazu lehenik edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi geldi dadin.
27 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak.
28 Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.
29 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue,
30 esanez: “Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango”.