28 Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.
29 «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue,
30 esanez: “Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango”.
31 Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengo zaretela.
32 Bete ezazue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!
33 «Sugeok, sugegorrikumeok! Nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari?
34 Hor bidaliko dizkizuet nik profetak, jakintsuak eta lege-maisuak, eta zuek batzuk hil eta gurutziltzatu, besteak sinagogetan zigortu eta herririk herri erasoka erabiliko dituzue.