29 Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte».
30 Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren.
31 Jesusek esan zien: «Zuek guztiok niregan duzuen sinesmenak huts egingo du gaur gauean, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.
32 Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».
33 Pedrok esan zion:—Zureganako beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak inola ere ez.
34 Jesusek erantzun:—Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.
35 Pedrok esan zion:—Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.Eta gauza bera zioten ikasle guztiek.