3 Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren,
4 eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten.
5 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin».
6 Jesus Betanian Simon legendunaren etxean zegoela,
7 emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. Eta Jesus mahaian zegoelarik, burura isuri zion.
8 Hori ikustean, ikasleek, haserre, honela zioten:—Zergatik alferrik galdu horrela?
9 Garesti asko sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.