1 Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko.
2 Gero, lotuta eraman zuten eta Pilato gobernariaren eskuetara eman.
3 Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,
4 esanez:—Oker egin dut errugabea heriotzara emanez.Baina haiek erantzun zioten:—Eta guri zer? Hor konpon!
5 Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen.